XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Askoz obea zuten, bai noski, iruetako batek tiroa mutillari botatzea, baiña ez zuten alkarrekin izketan asteko denborarik izan, eta ez zan gaiñera iruetatik iñor mutillaz une artan oroitu.

Esiruntz egin zuten iruek su.

Naikoa izan zuan onek, mutillak, bere iru etsaiek tiroketa artan galdu zuten astia, errezoak utzita gerritik bi errebolberak atera, ta bi tiro botatzeko.

Aurrean zeukan Betoker`i, eskubiz, onen eskubian zegoanari ezkerrez.

Ia-ia gaizkilleen iru tiroekin batera entzun ziran bere bi tiroak ere.

Eta baita beste tiro berri bat ere, au irugarren gaizkilleak jaurtia, baiñan Betoker`en gorputzera sartu zan tiro aren beruna, gure mutillak, Betoker, aurreneko tiroa arturik bere gaiñera jausten zitzaiola ikustean, ezkerreko eskuz artuta bere aurrean ipiñi bai zuan babestzat aren gorputza.

Eta ez zion, ez noski, irugarren gaizkille arri berriro su egiteko denborarik eman.

Iru anai beltzetatik Betoker bera zegoan oraindik, naiz azkenekoetan, bizirik, naiz onek bere soiñean bi bala sarturik euki.

Ez zion gure mutillari gauza berri askorik azaldu: - Bai. Nik eman nion Pierre Havre Kapitanari Lotus emen zebillelaren albistea.

- Nork il zituan Lotus eta Lotus`en gurasoak?.

- Pierre Havre`k berak eta berekin agertu ziran lau ertzaiñek.

Nik ez nuen ortan eskurik jarri.

Ezta nere bi anaiek ere.

Ikusi bai, guztia ikusi genduan, baiña erailketa aietan eskurik sartu... ez!.

- Erailketa aietan zerbait jakingarria litzaidakenik gertatu al zan?.

- Agian, bai. Lotus`engandik bere jabea non zegoan jakin nai izan zuan Pierre`k.

Naiz bearbada zuk jakin ez, Lotus`en jabeak il bai zuan Pierre Havre`ren aita tiroz.

Zerbait atera naiean era izugarrian oiñazetu zuan Pierre`k Lotus gaixoa, Baiña ez, zuan aren ezpaiñetatik ezer jakiterik lortu.

Gauza bera egin zuan Lotus`en gurasoekin, baiñan ez zuan auengandik ere ezer-ezer atera.

- Beste zerbait? - Ona ba.

Zorro bat kendu zion, larruzkoa, Lotus`en gorputz illari.

Eskutitz bat eta nik ikusi ezin izan nuan beste zerbait atera zituan zorro artatik, eta eskutitza irakurri ondorean, beste zerbait arri begira, ez diagu ala ere, alperrik egin gaurko ibillera au, esan zien bere lau ertzaiñei.

- Ta...... beste lau ertzain oiek nor dira, Pierre Havre`ren esanera orren arduratsu jokatzeko?.

- Bere lengusuak laurak: Bi, Louis Havre Pierre`ren aita zanaren, arreba baten semeak, eta aren anai batenak beste biak.

- Non dira orain Pierre ta bere lau lengusu oiek?.

Zergaitik alde-egin bear izan dute?.

- Bostak alde-egin zuten batera.

Ain zuzen, Lotus eta onen gurasoen eriotzen berri Luisiana Laterriko Jaurlaritzak jakin zualako.